Auzolana

Familia eta lankide agurgarriak:

Datorren astean egingo den auzolan deialdiaren baten berri emateko idazten dizuegu mezu hau. Dakizuen bezala, Usabalgo  ikasgela batzuetan berritze-lanak egin behar ditugu eta horretarako, berritze lana egingo den  eraikinaren hegala hustu behar dugu. Lan hau Laskorain ikastolako komunitatea osatzen dugun guztion artean egingo dugu. Antolatu ahal izateko esteka hau betetzea eskertuko genizueke.

Aldez aurretik, mila esker

Deialdia

Non: Usabalgo eraikina

Eguna: maiatzaren 10a

Ordua: Arratsaldeko 17:15

Elkargunea: Idazkaritza pareko eskailerak