Musika sorkuntza

Kultura Eskola ekimenaren baitan, Batxiler 2ko ikasleek aukera izan dute Usurbilgo Mihise taldearen eskutik emanaldi berezi batez gozatzeko.

Saio berezia eskaini zigun hirukoteak, euskal musikaren historia ardatz harturik, eurak gehien markatu dituzten euskal abestiak jo zituzten, rock formatuan.

Musikariek bizipen pertsonalak eta Mikel Laboa, Niko Etxart, Ruper Ordorika, Hertzainak edota Negu Gorriaken abestiak tartekatu zituzten, ikasleen gozamenerako.

Aldi berean, musika-sorkuntzaren prozesua xehe azaldu zieten ikasleei, baita instrumentuek prozesu horretan duten garrantzia eta horien erabilera ere.