Aisialdi Taldea

Kazkabarra, aisialdi taldea

Laskorain Ikastolak bere aisialdi taldea du, KAZKABARRA eta urtean zehar hainbat ekintza burutzen ditu.

Aisialdian ere euskaraz bizitzeko aukera bultzatu nahi du Kazkabarra taldeak.

Begiraleak, aurretik denak aisialdi taldeko partaide izan dira eta Batxilergoa bukatutakoan, formazioa jaso ondoren, monitore izatera heltzen dira.

Bi adin taldetara zuzentzen da Kazkabarraren eskaintza:

  • Alde batetik 8 urtetik aurrerako ikastolako neska-mutilentzat aisialdiko ekintzak antolatzeko ardura du Kazkabarra Taldeak.
  • Bestetik 12 urtetik aurrerakoentzat antolatutko diren ekintzak gazteekin elkarlanean erabakitzen dira. Honen osagarri izango da Tolosako Gazte Topagunea ere eta elkarrekin lanean aritzeko bideak irekita daude.

Ondorengo ekintzak antolatzen dira:

  • LH3.mailatik aurrerako neska mutilek, geroz eta arrakasta handiago duten asteburuko irteerak izango dituzte mailaka urtean zehar.
  • Bestalde, eta urtero bezala, herriko beste aisialdi taldeekin batera Olentzeroren etorrera antolatzeaz ere arduratuko dira.
  • Nola ez, Inauterietako konpartsa ere antolatuko da: Dantza, plataforma, jantzia... Urtarrilean hasten dira entsaioak baina abenduaren hasieratik prestaketa lanetan murgiltzen dira begiraleak eta Batxilergoko ikasleak.
  • Udaran Euskaraz Bizi Udalekuetako begirale lanetan aritzen dira.

Lekeitioko udalekua argazkitan >>