Artearen historia

Artearen Historia irakasgai benetan ederra da. Historiak artelan ikaragarriak utzi dizkigu eta, irakasgai honen bitartez, gure ikasleek horiek miretsi eta aztertzeko aukera eduki dute. Alabaina, irakasgai honek arrisku bat dakar berarekin: artelan kopurua izugarria da eta horietako bakoitzak berezko ezaugarriak ditu (hainbat data, artista, ezaugarri ezberdin, material mota…). Bada, kaltegarria suerta liteke oso gure ikasleek artearekin duten lehenengo harremana (edo lehenengotarikoa sikiera) horren inpertsonala eta astuna izatea. Hori horrela, gure Batxiler 2ko ikasleek ikuspuntu berri, entretenigarri, dibertigarri eta gertukoago bat eman diote Artearen Historia ikasketari. Artelanen maketak sortu dituzte; XV., XVI. eta XVII. mendeko artistarik ospetsuenen posterrak egin dituzte eta euren lanak antzeztu, eta arte-erakusketak antolatu dituzte.

Historian zehar sortu diren artelan garrantzitsuenak dituzten ezaugarriak barneratzeko proiektuen bidezko metodologia darabilgu. Hau da, ikasleei egoera bat planteatzen zaie, behar dituzten argibideak ematen zaizkie eta bete beharrekoak azaltzen zaizkie. Eta irakaslea? irakaslea prozesu honetan guztian gidaria edo muleta besterik ez da. Ikasleei behar duten laguntza eskaintzen die, argibideak jarraitzen dituztela ziurtatzen da, ahalik eta proiekturik motibagarrienak sortzen saiatzen da… gure ikasleen autonomia eta sormena errespetatuz, betiere. Izan ere, autonomia eta sormena dira gure ikasgaiaren ardatzak. Ikasleek eurek antolatu behar dute euren denbora eta proiektuak ikasleen sormena suspertzeko eginak daude.

Ikasteko eta beharrezkoak diren edukiak barneratzeko beste bide bat ere badela sinesten dugu; dibertigarria, motibagarria, azalpenak jaso eta jaso besterik ez dena… Horren ondorio zuzena da Artearen Historia irakasgaia.

Argazkietan gure ikasleek sortutako maketak.