Batxilergoko aurrematrikula 2019-2020

Martxan da 2019-2020 ikasturterako Batxilergoko Matrikulazio kanpaina.

Orain aurre-matrikulazio garaian gara eta Laskorain Ikastolan aurre matrikulazteko aukera izango duzu maiatzaren 2tik 14ra .

Aurkeztu beharreko dokumentazioa hauxe duzue:

  • Gurasoen NAaren fotokopia
  • Ikaslearen NAaren fotokopia
  • Famili liburuaren fotokopia (guraso eta seme-alaben orrialdeak)
  • Bizikidetza ziurtagiria (udaletxean eskatzen da)
  • Famili ugariaren kasuan, kreditatzeko titulua

Zuen zain izango gaituzue Usabalgo etxean, 9:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Ate irekien saioa apirilaren 30ean egingo dugu, arratsaldeko 17:30etan. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu lasai (943697122) eta hitzordua emango dizugu.