Beirera bi egunetarako

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloari amaiera emateko, Beireko aterpetxean izan ziren aurreko astean.

Beireko herria ezagutzeaz gain, Erriberriko jauregia barrutik ezagutzeko aukera izan dute. Horretaz gain, hamaika jolasaz eta gaubelaz gozatzeko aukera izan zuten.