Batxilergo 2ko ikasleak agurtu genituen

Osteguna egun berezia izan zen Laskorain Ikastola osatzen dugun ikasle eta langileentzat, izan ere, Batxilergo 2. maila burutu duten ikasleak agurtu genituen. Batzuk txiki-txikitatik izan dira ikastolan, beste batzuk beranduago etorri ziren, eta amaitu dute euren ibilbidea.

Lehenik eta behin, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan (Selektibitatea) atera zituzten notak banatu genizkien, eta ondo hasi genuen eguna; aurkeztu ziren ikasleen % 100ak gainditu du selektibitatea.

Ondotik, luntxa egin genuen ikasleekin. Irakasleek prestatutako pintxoak eta bestelako zizka-mizkak jateko aukera edukitzeaz gain, solasean aritzeko tartea izan genuen eta horixe izan zen aberasgarriena.

Edonola ere, ikastolan azken urtea egin dutenei agur esan arren, ikastolak beti izango ditu ateak zabalik guztientzat.

Ondo segi!!