Proiektuak azken klase egunetan

Ekainean, azken klase egunetan, ordutegiak hankaz gora jarri, DBH 1, 2 eta 3ko ikasleak nahastu, eta bakoitzak interesa zuen proiektuan hartu du parte. Horrela, azken egunak elkarrekin lanean aritzeko aprobetxatu ditugu, sareak eraikitzen. 

Aurten proiektu hauetan aritu dira ikasleak: literatura eta zinema tailerra, abestien sorkuntza eta grabazioa, plastika tailerra, maker:kode sekretua, lorategiaren eraldaketa, aisialdirako jarduera fisikoa, mendi ibilaldiak, komunikazio-tailerra, haurren zaintza edo kidetzeak eta Erronkako bideo leihaketako tailerra.

Horietan guztietan irudiak atera dituzte komunikazio-tailerreko ikasleek, eta bideo hau prestatu dute: