Kilometroak ate joka dugu!

Klikmetroak ekimena martxan da! Helbide honetan sartu eta “Egin zure metroa!” atalean eskatzen diren datuak bete.

Mezu labur bat eta argazki bat txertatuz, metro birtual bat egitea da asmoa. Bisitariek egindako metro bakoitzeko, babesleek dirua jarriko dute Kilometroak festaren alde.

 

Bestalde, Erronkako bideo-lehiaketa ere martxan da. Gure DBH 4ko ikasleek egin dute eurena, eta zuen babesa gustu handiz hartuko dute. Sar zaitez helbide honetan eta eman botoa!

 

Ni, hi, hura, ikastola mundura!