Etorkizuneko begiraleentzako informazio-saioa

Ostegunean, hilak 12, Batxilergoko ikasleek Aisiola eskolaren informazio-saioa izan zuten jolas-orduan. Ikastolen Elkartearen begirale-eskola da Aisiola eta, besteak beste, begirale-ikastaroak antolatzen dituzte, zenbait herritan.

Hainbat ikaslek egiten dute ikastaro hori, izan ere, ikastolaren aisialdi taldea den Kazkabarrarekin aritzeko formazio garrantzitsua baita. Zuk ere interesa baduzu, webgune honetan sar zaitezke eta eskolaren eskaintza araka dezakezu.