Mendi-irteerak

Ikasturtea indarrez hasteko, LH6 eta DBHko ikasle eta irakasleek mendira irteera egin dituzte. Ikasturte hasieran, ikasgelatik atera eta guztien arteko harremanak eraiki edo sendotzeko helburuarekin egin dituzte aurten, lehenengoz, irteera hauek. LH6 eta DBH4koak Uzturre inguruan ibili dira, DBH 1ekoak Leaburura joan ziren, 2. mailakoak Altzora, eta hirugarrenekoak Hernialdera. 

Helburuak bete zirela esan dezakegu; irakasle eta ikasleen artean gai akademikoez haratago hitz egiteko aukera izan zuten eta, gainera, taldekideen arteko harremanak sendotu edo sortzeko parada ere izan zuten.

Hori gutxi balitz, paraje zoragarriez gozatu zuten denek. Errepikatzeko modukoa!