Mugikortasuna-Bizibira

Urtero bezala, Mugikortasun Astea dela eta, Agenda 21 programaren baitan hainbat ekintza antolatu dira.

6.mailako ikasleek saio praktiko bat izan dute. Tolosako udaltzainen gidaritzapean, bizikletaz modu seguru eta egokian ibiltzeko gomendioak eta arauak errepasatu dituzte, gure herriko kaleetan zehar zirkuitu bat eginez. 

Bestalde, ostiral honetan, irailaren 27an arratsaldez, Ibarra eta Tolosako ikastetxeak lotuko dituen hirugarren bizikleta bira egingo da.

Hau  izango da ordutegia: 

16.30 IBARRA PLAZA
17:00 SAMANIEGO
17:10 HERRIKIDE (Jesuitinak)
17:20 LASKORAIN (Usabal, Egzki Lore errotonda)
17:30 ZUMARDIA: MERIENDA, PUZGARRIAK, ZIRKO TAILERRAK  ETA SARI BANAKETA

**Bizibiran parte hartuko duten herritarren segurtasuna bermatzeko helburuarekin trafiko-mozketak izango dira ibilbide osoan zehar.

Animatu parte hartzera!