Suhiltzaileen parkean

Suhiltzaileen lanbidea hobeto ezagutzeko asmotan, LH 5. mailako neska-mutilek beraien parkea bisitatzeko aukera izan dute, ikastola bertatik oso gertu dagoena. Lehendabizi bideo bat ikusi dute etxean gertatu daitekeen sute edo larrialdi baten kasua azalduz, ondoren beraien zalantzak eta kezkak argitu dizkie Xabier Orkaiztegi Oria parkeko arduradunak eta azkenik parkeko instalakuntzak ikusi (kamioiak, gimnasioa, material gelak...), erabileraren azalpenak entzun eta tresna batzuk probatzeko (mangerak, garabia...) aukera izan dute ikasleek.