Erronka 2019

Zarautzen izan da aurtengo gure Ikastolako Erronka taldea.

Denetarik egin behar izan dute, probak anitzak baitziren, baita ederki egin ere!!!

Hasteko eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu erronkalariei, Asier Mujika kapitainari eta baita animatzaile guztiei ere.

Erronka bideo lehiaketan bozka gehien lortu dituena izan da Laskorain Ikastolarena: 345 bozka. Marka ederra!!!!

Bestetik, aipatzekoa da bestelakoen artean, honakoak izan direla gure Erronkariek lorturiko sariak: 30 lagunentzako egonaldia Getariako aterpetxean , asteburupasa egiteko, batetik, eta baita 250€ko saria ere bideoari esker.

Beraz, merezitakoez gozatu. Bejondeizuela!!