Laskorain abesbatzaren kontzertua

Asteburu honetan Begueseko (Bartzelona) abesbatzako lagunak Tolosara etortzekoak ziren, baina Catalunyan bizitzen ari den salbuespen egoera dela eta, asteburu honetako trukea bertan behera geratu da.

Hala eta guztiz ere, ostiraleko kontzertua mantendu egingo da, nahiz eta  Laskorain abesbatzak bakarrik parte hartuko duen.

Kontzertua 19:30ean hasiko da Sakramentinoetako elizan, eta ondorengo abestiez gozatzeko aukera izango dugu:

  1. Azken dantza    (Pantxoa eta Peio)

  2. Thinking out loud     (Ed Sheeran)

  3. Siyhamba + Shosholoza    (Afrikarrak)

  4. Gogoaren baitan    (Anje Duhalde)

  5. Lollipop    (B.Ross & J.Dixon)

  6. Bonse Aba    (Zambia)