Ilusio eta irribarre artean

Ilusio eta irribarre artean eman diogu amaiera 4 eta 5 urtekoek proiektuari.

4 urteko ikasleok gure familiei ikastolan zer egiten dugun erakutsi diegu. 5 urtekoek berriz txokolatada gozo bat  antolatu dugu hondargunerako dirua biltzeko.

Familia ugari gerturatu dira  festaz gozatzera. Eskulanak, txokolatea, musika, jolasak aitton-amonak, gurasoak, haurrak ...Ez da ezer falta izan giro onean murgiltzeko!

Mila esker proiektuko ametsak elkarrekin betetzen laguntzeagatik.