Betiko jolasak berreskuratuz

Nork ez du ezagutzen “zubiri-zubiri” jolasa? Ibili al zara inoiz jolastokian “karabin karaban” jolasean? Gustuko al dituzu betiko jolasak?

4 eta 5 urteko ikasleok oso gustuko ditugu jolas zaharrak, jolas berriak, jolas kooperatiboak…. Horregatik, astean behin hainbat talde elkartzen gara jolastokian edo jangelan eta ordubete inguru igarotzen dugu elkarrekin jolas zaharrak berreskuratuz. Aste honetan, besteak beste, jolas hauek ezagutu ditugu: zapi jolasa, zubiri-zubiri, eguzkiaren jolasa eta pin pan sua.