Kilometroak 2020

Datorren urteko Kilometroak Amasa-Villabonako Zubimusu ikastolak antolatuko du.

Kilometroen antolaketaren inguruan, festaren eredu berri bat  jarri nahi da martxan. Eredu berri honek Gipuzkoako ikastola guztien elkarlana bilatu nahi du. Ildo honi jarraituz, arroparen salmentarekin, ikastola bakoitzak bere inguruan izango diren egun berezietan arropa salmenta postua jartzea eskatuko zaigu.

Hau dela eta, azaroaren 16an, larunbatean,  azoka berezian postua jarriko dugu Tolosan.

Bi orduko txandak antolatuko ditugu. 

Ikasturtean zehar beste zenbait egun berezitan postua jartzeko deialdi berria egingo dugu, beraz nahiz eta azaroaren 16eko postuan egoteko aukerarik ez izan, beste egun batean zurekin kontatu ahal dezagun, ondorengo esteka betetzea eskertuko genizueke