Liburutegi ibiltaria

Liburuen munduan, milaka eta milaka bidaia zoragarri egiten ari gara gure liburutegi mugikorrarekin. Begiak zabal-zabalik ditugu; ilustrazio eta hizkiei begira, hausnartzen, jolasean eta bihotzetik mintzatzen ari gara Haur Hezkuntzako lagunak.

Momentu goxo eta atsegin hauetan, Tolosako Haur liburutegikoak ditugu konplize. Izan ere, elkarlanean osatzen baitugu aurrez aipatu dugun liburutegia. 

Bidaia zoragarri horien argazkiak ikusi nahi? Hementxe dituzue!