Zientziarekin jolasean

DBH 3. mailako ikasgela bateko ikasleak, Zientzia Astea dela eta, Tabakaleran izan ziren azaroaren 7an. Bertan, zientziaren hainbat txoko eta jarduera ezagutzeko aukera izan zuten, hala nola, "Fisika eskuartean", "Kimika gara" eta "Robotekin solasean".

Jardunaldi hauen helburuetako bat zientziarekiko jakinmina piztea da eta ziur gaude gure gazteetako askorekin asmatu dutela.