3 urteko lagunak, musikaz blai

Azken bi asteetan musika tailerra burutzen aritu gara 3 urteko geletakoak. Hasiera hainbat musika instrumentu aurkeztuta eman genion proiektuari eta, gero, ikasleak izan dira protagonista eta, birziklatutako materialekin, musika egitea izan dute erronka.

Hainbat musika instrumentu sortu ditugu eta, amaitzeko, denok elkarrekin kontzertutxo bat egingo dugu gure artean. Musika edonon eta edozein gauzetan topa dezakegula ikasi dugu!