Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kontzertuan

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antolatzen duen Eskola Kontzertuan izan ziren Kursaalean.

Emanaldiaren gaia `Urrutiko lurraldeak´ izanik, orkestrak Juan Sebastian Elkanok egin zuen bidaiahartu zuen abiapuntutzat eta Elkanoren jaioterriko folklorean eta bere bidaiaren soinu-bandan murgildu ziren hainbat konposatzaile klasikoren melodien bidez (Beethoven, Strauss, Rossini…).

Zalantzarik gabe gure ikasleak zuzeneko musika klasikora gerturatzeko aukera paregabea izan zen.