Abenduaren 6an Auzolana

Ikastolako ikasle, familia eta langileei:

Euskara, elkarlana eta AUZOLANA ikastolaren ikur garrantzitsuak dira. Aurten hirugarrenez abenduaren 6rako auzolanerako deia egitea erabaki dugu.

Aurrekoetan bezala, goizez egingo genuke, 9,00etatik 12,30ak bitartean. Ez da eskolarik edo klaserik izango, baina ahalik eta ikasle, familia eta langile gehien elkartu nahi genuke. Auzolanerako egitekoen zerrenda osatzen ari gara, horien artean 2 urtekoen patioa hornitu nahi dugu. Proposamenen bat bururatzen bazaizue eta aurrera eramateko asmoa izanez gero, esan eta denon artean bideratuko dugu.

AUZOLANEAN goiz-pasa alai bat egitea eta egutegi propioa aldarrikatzea da helburua, denok elkarrekin.

Beraz, estimatuko genuke, AUZOLANERAKO prest zaudetenok, ondorengo esteka hau betetzea, etorriko zareten lagunen gutxi gorabeherako kopurua jakiteko, egin beharreko lanak horren arabera antolatzeko.

Ikastolako Artezkaritza Kontseilua eta Langile Batzordea