Escape Classroom DBH 1en

Etengabeko berrikuntzan murgilduta gauden honetan, DBH 1eko ikasleekin escape classroom bat egin dugu konpetentzia-astean. Iruditzen zaigu gamifikazioaren bidez motibazioz bete daitezkeela ikasleak eta haien aurre ezagutzak eta ezagutza berriak ilusioz integra ditzaketela arazo-egoera berri bati aurre egin ahal izateko.

Hori horrela, Natur eta Gizarteko irakasleak elkarrekin lanean aritu dira escape room bat antolatzen, proiektu interdiziplinar honetan. Gai horietan ebaluazioan zehar jorratu dituzten edukiez baliatuz, ikasleek ikasgeletatik irtetea lortu behar zuten. Horretarako, 10 froga burutu behar izan dituzte.

Tamalez, ez dute denek lortu erronka horiek guztiak gainditzea, baina ezagutzak erabiliz eta taldean kooperatuz erronka txiki asko gainditu dituztela esan dezakegu.

Ikasleak ez ezik, irakasle-taldea ere oso pozik dago proiektu honek izan duen emaitzarekin. Arrakastatsua izan da BENETAN!!