Start Innova hizketaldi digitala

Batxilergo 1. mailako ekonomiako ikasleak urtero bezala Start Innova programan parte hartzen ari dira. Programa honen helburua ikasleen artean ekintzailetasuna sustatzea da.

 

Start Innovako antolatzaileek, ikasleek bertatik bertara bizi izan dezaten esperientzia, hainbat ekintzailerekin harremanetan jartzen dira eta hizketaldi digitala antolatzen dute beraien sarean zabaldu asmoz. Aurtengoa gure ikastolan egitea erabaki dute, eta hona gerturatu dira gonbidatu gisa Andoni Martínez eta Eric Ruiz, "Ekintzailetza, etorkizunerako benetako aukera da" azaltzera.

Ekiteko gogoak elkartu zituen Andoni eta Eric eta “Dënda” izeneko app-a sortu dute.

 

Hemen duzue hizketaldian azaldu zutenaren aurrerapen txiki bat:

Nola sortu zen ideia?

Egia esan, helburu berbera zuen ideiarekin hasi baginen ere (pertsonak elikaduraren inguruan kontzientziatzea, alegia), guztiz ezberdina zen. Supermerkatuan erosketak egiteko lagungarria izango litzatekeen APP-a sortu nahi genuen, zure zerrendako elikagaiak mapa interaktibo batean kokatuz eta produktu alternatiboen berri emanez.

Hainbat pertsonari inkesta bidali ondoren, ez genuen ideia argi ikusten. Eta, berez, halako inkesta batek gure enfoke berriaren gakoa eman zigun: “raintxe nutrizionistak instagramen oso modan daude, eta denek jakin nahi dute zer jaten duten, zer erosten duten…”. Orduan elikaduraren inguruko "21 buttons" bat egitea pentsatu genuen eta Dënda-rekin hasi ginen.

 

Nolakoak izan ziren zuen hastapenak?

Gure hasierak motibazio itzelarekin eta hutsegite askorekin gogoratzen ditugu, ekintzaile guztienen antzeko. Azkenean, ekintzailearen bidea froga-okerra da eta, garrantzitsuena da egiten genuen gauza bakoitza aplikazioaren etorkizuneko erabiltzaileekin kontrastatzen genuela, harturiko bidea egokia ote zen bermatzeko. Eta hori ondo egin genuen. Hori litzateke gure gomendiorik garrantzitsuena hastapenetan, ezer garatu aurretik, galdetu, galdetu eta galdetu. Zure ideiaren berri emateko beldurrik ez izatea.

 

Negozioaren zein puntutan zabiltzate orain?
Dagoeneko aplikazioa martxan dago eta, primerakoa litzateke App-a deskargatzea nola dabilen ikus dezazuen eta, bide batez, feedback-a jasotzeko. Gure erronkarik nagusiena errentagarria eta erakargarria den negozio-eredu bat topatzea da, inbertsoreei begira.