UEMA eta Laskorain Ikastola

Laskorain Ikastola eta UEMAK elkarrekin tailer batzuk antolatu ditugu, Lehen Hezkuntako bigarren mailako ikasle eta gurasoei zuzenduta, eta gurasook bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, ikastolara etorriz.

UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea da, eta Tolosako Udala bertako kide da. Ikastolarekin batera, Hedatu, Arnasguneen Hezkuntza Proiektua garatzen ari gara ikastolan. Hezkuntza proiektuaren helburua da hizkuntzen arteko harremanak ezagutzea eta soziolinguistika gaiak lantzea, ikasleak euskaldun bezala aktibatu eta ahalduntzeko.

Tailer honen helburua, gurasoak eta haurrak elkarrekin hizkuntzaren inguruan hausnatzea da. Horretarako saioak bi zati izango ditu, lehenengoan haurrek eta gurasoek lanketa bana egingo duzue, eta bigarrenean haurrak eta gurasoak elkartu, eta haurrek egindako aurkezpen baten bidez elkarrekin gaiari buruz hitz egingo dugu.

Honenbestez, gurasoak tailer honetan parte hatzera animatu nahi zaituztegu. Haurrek, gurasoek eta irakasleek elkarekin arratsalde eder bat pasako dugu, eta etxean, ikastolan edo kalean euskarari eman diezazkiokegun aukera berriei buruz hitz egingo dugu.

Izena emateko ondorengo esteka betetzea eskertuko genizuke.