Sahararako janari bilketa

Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideok gara, eta urte garai honetan, saharar errefuxiatu kanpamentuetara bideratzen dugun produktu mota ezberdinen bilketa da gure jarduera. Gure urteroko helburua ahalik eta produktu gehiena jasotzea da, Tolosaldeako biztanle bakoitzak kilo bat emango balu aukera ikaragarria izango litzatekeelako. 

Aurten hauek izango dira bilduko diren gauzak: lekaleak, hegaluzea eta sardiñak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak eta haurrentzat eta helduentzako pixaohialak. Baita ere, eskolako materiala: koadernoak, arkatzak, borragomak, txorroskiloak…..eta haurrentzako edo helduentzako pixa-oihalak eta konpresak.

 

Ikastolan bi gunetan egingo dugu bilketa, Sakramentinoetan eta Usabalen, eta urtarrilaren 31a bitarte egongo da aukera.

Eskerrik asko

 

Fitxategia: