Ibilaldi neurtua martxoaren 15ean

Urtero Gipuzkoako eskolarteko jokuetan IBILALDI NEURTUAK antolatzen dira. Aurten XXXIII. Mendi Lehiaketa antolatuko da eta igande honetan, martxoak 15,  Gipuzkoan bost ibilaldi neurtu antolatuko dira: Lezo, Donostia, Azpeitia, Soraluze eta Idiazabalen.

Guri, Donostiako ibilaldian parte hartzea egokitu zaigu.Irteera 8:30etik 9etara bitartean izango da, eta erantsitako krokis/mapan zehazten den ibilaldiaren arabera. Guk goizeko 8:00etan jarri dugu hitzordua Tolosako Geltokian, kotxean antolatu eta elkarrekin Miramonera joateko.

Luzera desberdinetako bi ibilbide izango dira aukeran. Iraupenak, hamaiketakoa barne, gutxi gora behera hauexek izango dira: 2,30 ordu motzarena eta 3,30 ordu luzearena. Partu hartu ahal izateko, ondorengo esteka bete behar da asteazkenerako. 

Ibilaldia patruilen sistema bitartez egingo da. Gutxienez 3 eta gehienez 5 mendizalez osaturik egongo dira. Talde bakoitzak arduradun heldu  bat izan behar du. Patruila guztiek kontrol txartel bana eramango dute, kontrol puntuetan erakutsi beharko dena. (Igandean bertan jasoko ditugu txartelak).

Ibilaldi guztia egin eta kontrol puntu guztiak pasa beharko dira. Patruilako kide guztiak elkarturik joango dira kontrol bakoitzetik pasatzean. Ibilaldi neurtua izanda, lasterketan ez bezala, partaideek lortu beharko duten helburua erregulartasuna izango da eta ez bizkortasuna. Jarritako denbora muga baino lehen iristen diren partaideak sailkapenetik kanpo geldituko dira. Sorospen zerbitzua izango da ibilaldian.

Nork bere hamaiketakoa eraman beharko du (jana eta edana). Hori dela eta ezinbestekoa da motxila bana eramatea.Bidean zehar jarritako seinaleak errespetatu behar dira. Partaideek sortzen duten zaborra beren motxilan jaso eta antolatzaileek jarritako ontzi do poltsetan utzi beharko dute.

 

 

Fitxategia: