Argi hezten

Goienerrekin elkarlanean, 5 ikastoletan (Tuterako Argian, Etxarriko-Aranazko Andra Marin, Bermeoko Eleizalden, Gasteizko Armentian eta Laskorain Ikastolan) eraikinen estalpeak baliatuz energi berriztagarrien sorkuntza instalazioak jarriko dira. Gure kasuan, eguzki-plakak Usabalgo batxilergoko eraikuntzako teilatuan jarriko ditugu, eta autokontsumitzen ez dugun soberakin energetikoa Goienerren masa sozialari bideratuko diogu.

Instalazio mota: Fotovoltaikoa.
Azpimota: Autokontsumoa, konpentsatutako soberakinduna.
Instalatutako potentzia: 64,5 kWp.
Instalazioaren azalera: 344 m².
Plaka fotovoltaiko kopurua: 172.
Urteko produkzioa bataz beste: 65.026 kWh.
CO2 murrizpen baliokidea urtean: 621 zuhaitz.

Proiektu hau aurrera eramateko ekarpenak egiteko leiho berri bat ireki da, eta guzti honen inguruko informazioa duzue eskura ondorengo orrian.

Proiektuaren deskribapena ondorengo dokumentuan atxikitzen dugu.