Koronabirusa

Atxikitutako gutunean irakur dezakezuen moduan martxoaren 13tik aurrera eta 15 egunez Laskorain Ikastolako eskola-jarduera presentziala etengo da. Gisa berean, eskolaz kanpoko bestelako jarduerak eta zerbitzuak ere bertan behera geratuko dira.

Hala eta guztiz ere, eta aginduak markatutako ildoa jarraituz, LH, DBH eta Batxilergoko ikasleekiko harremana ez da etengo eta ikasleek egunero etxean ikasteko ohiturari eutsi ahal izateko ahalegina egin eta planifikazioa martxan jarriko da.

Egoera berezi honi denon artean erantzun egoki bat emango diogulakoan,

Ondo izan,