Jarduera presentzialaren etena luzatu dute

Familia agurgarria: 

Pasa den ostiralean Hezkuntza sailak EAEko ikastetxe guztietako eskola-jarduera presentziala 15 egunez etengo zuela adierazi genizuen. Gaur, aldiz, sailburuordeak jakinarazi digu etete hau beste abixu bat eman arte luzatuko dela. Beraz, eskola jardun presentzialaren etena luzatzen da, baina lanean jarraituko dugu ikasleek eguneroko lan ohiturak mantendu ditzaten eta, distantzian bada ere, gertuko jarraipena egiten. Atxikiturik duzue sailburuaren gutuna.

Ikastola irekita manteduko da eta bertan izango gaituzue edozein zalantza argitzeko prest. 

Adeitasunez,

ZUZENDARITZA-TALDEA