Kilometroetako arropa salgai

Aurtengo Kilometroak jaia Villabona-Zizurkilgo Zubimusu Ikastolak antolatuko du eta on line salmenta jarri dute martxan.

Bi modutara egin daitezke eskaerak:

1. Norberak bere eskaera egitea eta erositakoa etxean jasotzea. Kasu honetan, bidalketa kostua erosleak ordaindu behar du (3,95 €).

2. Eskaera Laskorain Ikastolaren bitartez egitea. Kasu honetan, Ikastolan jasoko dugu erositakoa, eta ez da bidalketa kosturik ordainduko. Kasu honetan laskorain@ikastola.eus helbidera email bat bidali behar duzue maiatzaren 24erako bertan erosi nahi duzuen artikularen erreferentzia (ZBK) eta kolorea adieraziz.

Katalogoa ondorengo estekan duzue eskura:

https://www.kilometroak.eus/katalogoa