Batx 2ko ikasleok: gero arte!

 

Ikasturtea nahi baino beranduago amaitu dute aurten Batx 2ko ikasleek, izan ere, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa edo USE azterketa uztailaren 6tik 8ra egin dute, ohi baino hilabete beranduago. Dena den, aurkeztu diren Laskoraineko ikasle guzti-guztiek gainditu dute USE, bejondeizuela!

Laskorainen ibilbidea amaitu dute Batx 2 bukatu berri dute ikasleek eta, COVID 19ak sortutako egoeraren ondorioz, ezin izan ditugu nahi bezala agurtu. Orain hasiko dira ikasle horiek etorkizuna marrazten, pixkanaka-pixkanaka, nork bere bizi-proiektua eraikitzen, hain zuzen. Den-denak zoriondu nahi ditugu aurten egin duten ahaleginagatik, ez baita erraza izan itxialdi-egoeran eskolei gertutik jarraitzea eta USErako prestatzea.

Bukatzeko, bereziki omendu nahi genituzke aurten ohorezko matrikula lortu duten 6 ikasleak: Oihana Tolosa, Irene Plazaola, Koldo Arzalluz, Oier Uranga, Jone Alberdi eta Irati Buldain. Batxilergoan egin duzuen lan guztiari esker eskuratu duzue saria, beraz, zorionak!