Bertsolariak Ikastolan

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkarteko lagunek bertso saio parte-hartzaileak eskaini dizkigute Ikastolan. Bertso saio hauen helburua ikasleen adin eta interesetara egokitutako bertso saio bat egin eta ikasleak bertsolaritzara eta bertso eskoletara erakartzea da.

Aurtengo honetan, COVID19a dela eta, saioa espazio irekian egin dugu, Usabalgo kiroldegiko zelaiean.

Bertso-eskolarekin urriaren 1ean hasiko dira, eta izena emateko ondorengo orria bete behar duzue.

Bestalde, urteroko moduan, LH 4-5-6an bertsolaritza landuko dute Bixente Gorostidi bertsolariarekin.