Ludopatiaren inguruko hitzaldia

Ludopatia eta gainerako menpekotasun piskologikoen prebentzioan zein sendabidean aritzen den elkartea da Ekintza Bibe.

Joan den ikasturtean eta aurtengoan ere bertaratu dira elkartetik ikasleekin prebentziorako saioa eskaintzera. Egun Batx 1n eta DBH 4n  daudenek, iaz jaso zuten saioa . Ikasturte honen hasieran, egun DBH3n daudenek jaso berri dute. 

Balorazioa guztiz positiboa da, baina bat haratago joan beharra dugu gizartean dagoen egoeraz hausnartu eta kirol apustu eta egungo zenbait joera edo menpekotasun saihesteko lagungarri izan baitaiteke. Jakina baita, gorakada izugarria dagoela apustu-etxeen kopuruan bai eta gazteen menpekotasunean ere.

Atzokoan, beraz, Laskorain Ikastolako 100 ikasle inguru izan ziren hitzaldi honen hartzaile. 

Etorkizun libre batean sinistu dezaten, mendekotasunik gabea. 

Eskerrik asko Josean, beste behin zure testigantza Ikastolan zabaltzeagatik.