2 urtekoak egokituz

Ikasturte honetan izan ditugun aldaketekin, bi urtekoen kasuan ere, espazioak berrantolatu behar izan ditugu. Haur talde bakoitzak bere espazioan jardungo du, momentuz behintzat, nahasketarik eman gabe.

Patioa erabiltzeko txanda ezberdinak antolatu ditugu eta jangela zerbitzua, haur bakoitzari, bere gelan eskaintzen diegu.

Hala eta guztiz ere, haurrak alai eta gustura ikusten ditugu eta  giro polita nabari da.

Etxekotzea aurrera doa, bakoitza bere erritmoan.

Egokitzapen aldiko argazki batzuk ikusgai dituzue.