Kilometroak 2020

Pandemiak bete betean harrapatu duen Kilometroak 2020 jaia azken txanpan murgilduta dago. Urriaren 4ean, igandez, izango du amaiera COVID-19aren eraginpeko ekitaldi zail honek. 

Zubimusu ikastolako kideek Gipuzkoako Ikastolen Jaiari amaiera duina emango dioten honetan, Kilometroak 2020 aldizkaria argitaratu dute, eta hemen duzue eskura.

Bestalde, ostiral honetarako bertso saioa antolatu dute Zizurkilgo frontoian arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak kilometroak.eus webgunean dituzue salgai. 

Korri, punpa, ttak