IZEN BERRIAK IKASTOLAN

Kurtso hasieran topatu genituen ganbarako hiru ikasgela berri. Hauek izendatzeko aukera probestu genuen, hala, mendiz mendi aritzeko aukera dugu ganbaran! Uzturre,  Ernio, Erroizepe, Belabieta , Otsabio eta Loatzo dira beraz, ikasgelak.Baina animatu gara, eta ondorioz, BATXiko marrazketako ikasle batzuen diseinuekin egin berri dira Usabal 2ko geletako izendatzeak. Hala, Tolosako auzo izenak ditugu : Amarotz, Aldaba, Monteskue, Iurre,Urkizu, Bedaio, Arramele, Santa Luzia,.....
Edonola ere, kontentu ez, eta Usabalgo bigarren solairuak ere izan du izendatze berririk, izan ere, Iñauterietako kanten izenburuen harira, gelek honako izenak hartu dituzte:  Tropika, Mugi-mugi, Diana, Pintxana, Galtzaundi, Artillero, Iriyarena,...Baita jolasguneak ere!!!! Araxes,Oria,Aitzol, Ixaka eta Uxola guneak baitira jolasguneko izen berriak.
 
Honela, gure Ikastola herrian da, baina argi dago,herria gure Ikastolan ere badela!!!