On ! Baserriko

Josu Ozaita eta Bernardo Aranburu izan ditugu bost urteko lagunei beraien baserrian sagardoa nola egiten duten adierazten.

Hiru belaunaldi daramatzate Arrazubi baserriko sagar zukua eginez. Adunan kokatuta duten baserrian. Sagarrondo asko zituzten, eta hainbeste sagarrekin zer egin ez zekitenez, zukua egitea erabaki zuten. Sagar zukuaren ekoizpena ikusi ahal izan dugu irudien bitartez, eta azpimarratzekoa iruditu zaigu, lan taldean egiten duten lana. Familiako kide ezberdinen parte hartzea eta denen lankidetza. Lau hilabete pasa ondoren, botiletan sartu eta saldu egiten dute. Aukera izan dugu sagar zukua probatzeko, eta ikaragarri gustatu zaigu!

Norbaitek On! Sagar zukua eskuratu nahiko balu, jaranburu@gmail.com helbidera idatzita erosi lezake.

Mila esker gurera etortzeagatik!