Euskaraldia

Kaixo, familia!

Kaixo, euskaltzale!!

Ba al dakizu zenbat ahobizi eta belarriprest izango den Laskorain Ikastolan? Kontuan izan honako datuok:

  • BATX : 245 ahobizi eta 21 belarriprest
  • Laskorain Langileak: 79 ahobizi eta 19 belarriprest
  • GUZTIRA: 324 AHOBIZI ETA 50 BELARRIPREST!!

Gaur Batxilergoko ahozbiziak eta belarriprestak martxan dira! Goizeko 8:00etako eskola orduan Euskaraz Bizik Euskaraldia eraman du gelara. Bertan banatu dituzte txapak eta hausnarketarako tartea izan dugu guztiok. 

Izan ere, Euskaraldia bertan da!! Egin dezagun bada gehiago,gehiagorekin, gehiagotan!!!

BEROTZE ARIKETA

Musika euskaraz ala euskal musikariak? (Bideoa, 10min.)

Entzundakoan oinarrituta:

  1. Zein testuingurutan, zein momentu/lekutan ez dugu egiten euskaraz?
  2. Zer dela eta egiten dugu gazteleraz euskaraz egiteko aukerak/baldintzak daudenean?
  3. Gazte musikari hauen kasua kontuan izanik, baita gureak ere, balio al dezake Euskaraldiak benetako ohitura/inertziak aldatzeko?
  4. Ba al dago zuen kasuan halako egoera berezirik? Kuadrillan?
  5. Kuadrillatik at, demagun, kirol taldeetan, halakorik?
  6. Euskarazko musikaren kontsumorik egiten duzue? Eta telebista? Irratia? Literatura? Youtube (youtuberrak…)?

 

Euskara ez erabiltzera daramaten arrazoien sailkapena (Bideoa, 5min.)

 

Herritarren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitu dadin, GAUR jarriko da abian EUSKARALDIAREN 2. EDIZIOA!!

AHOBIZI ZEIN BELARRIPREST (Bideoa, 4min.)