Nolako patioa nahi dugu

Duela hiru urte Sakramentinoetako patioa guztiz eraberritu genuen, eta 2021eko udaran Usabalgoa aldatu nahi dugu. Orain arte patioari ez zaio behar adina garrantzia eman, hormigoiez betetako eremua izan da, normalean futbolak erdigune osoa hartzen zuelarik.

Hemendik aurrera Usabalgo gunean kanpo espazioari/patioari garrantzi berezia eman nahi diogu, eta horretarako prozesu parte-hartzaile bat irekitzeko asmoa dugu Ikastolako komunitatea osatzen dugun guztion artean: ikasleak, gurasoak, langileak, eskola-kiroleko begiraleak, Kazkabarra Aisialdi taldekoak...

Prozesuari hasiera emateko, iritzi bilketa jasotzeko ondorengo galdeketa sortu dugu, eta abenduaren erdialdean bilera ireki bat egingo dugu.

Galdeketan zuen iritzi, proposamenak idaztera animatu nahi zaituztegu.