Aita Marikoak

Gaur, oporrak hartu aurretik, gure Batxilergoko ikasleek Aita Mari /Salvamento Maritimoren saioa izan dute ikasgelan. Errefuxiatu, besteak beste Libiatik ihesian doazen pertsonek abiatzen duten abenturan egiten dute Aita Marikoek euren  lana. Errealitatean, egiatan duela hilabete gutxi eman den egun bat Aita Marin zer nolakoa izan daitekeen eta haiek hartatzen dituzten pertsonen egoera zein lazgarria den ezagutzeko aukera izan dute ikasleek.

Boluntarioek, Nereak eta Iñigok prestutasun osoa adierazi dute haien galderak erantzuterakoan, izan ere: "nora eramaten dituzue gero?, Zenbat denbora ematen duzue itsasoan?,...." Askotarikoak izan dira galderak, irudi horien antzean kontzientziak astindu eta bide batez boluntario hauen   egitekoak malkoak,irribarreak,....marrazten dituzte errefuxiatuen artean. Baita gure artean ere. Pentsatu, hausnartu eta egun dugun "aberastasuaren" atzean izkutuan dagoen horrek guztiak zer nolakoak eragiten dituen jarri gaituzte. 

Bide batez, abenduaren 30ean Leidorren Aita Mariren proiektua laguntzeko eskainiko den kontzertuaren berri zabaldu dugu Batxilergoan. 

Uhinek ez dute Aita Mari geratuko, ez dezagula beste alde batera begiratu!!