Elkartasun ufada

Osteguna, hilak 30 ,9:30ean  Caritas,Zaporeak eta Gipuzkoako Elikagaien Bankukoak gerturatu dira Tolosara, Laskorain Ikastolara.Abian dira ufadako keinuak,garraia ditzatela kamioiek!!

Kamioiak bete keinu daramatzate, izan ere, Laskorain Ikastolaren eskutik etorri den Elkartasun Ufadak Tolosaldeko herritar askoren elkartasuna jaso du.

Hamarnaka kaxa arroz, babarrun, pardel, dilista, txitxirio, galtzerdi, maskara, kontserba,esne-hauts,galleta, olio, azukre,te-poltsa,...... Ezinbestekoak izango diren horiek bildu dituzte gure boluntarioek. Hauek baina, norbanakoek ekarri dituzte. 

Beraz, oraingo honetan, eskerrak ematera dator Laskorain Ikastola. Hasieran,  eskatzera ausartu ginen, erronka berri horretako erantzuna hainbesterainokoa izango zela jakin gabe ere, ausardiaz, eta esan beharra dugu, oraingoan, ESKERTZERA gatozkizuela . 

Eskerrik asko beraz, elkarteei eurei, haien hitzek gure ikasleen kontzientziak astindu ez ezik, jendearengan ere eragin zuzena izan baitute.

Eskerrik asko, nola ez, boluntario lanetan aritu zareten guraso, langile eta gure batxilergoko ikasle finei (zuek gabe, hau ez litzateke halako!). Eskerrik asko baita DBH 4ko pankartak egin dizkiguzuen ikasleei, bai eta difusiorako zeinu-hizkuntza ikastera eta irakastera iritsi diren ikaslee erei!!

Eskerrik asko, dendetako enkartuak jasotzen aritu zaretenoi. 

Mila esker, benetan, norbanako guztiei , tolosar nahiz tolosaldear orori. Enkartu potoloak egin dituzuenoi, hala nola: Ibarrako Joakin Harategia, Anoetako Autoservicio Maite,Ibarrako Carrefour Express,Villabonako Fernandez Uranga farmazia,Asteasuko Ana Sarasua Elicegui farmazia...zuei ere, eskerrik asko!

EKO Tolosari, gure ikasleak goxo hartu eta eguneroko txandetan bertan izateko aukera eskaintzeagatik, laguntza guztiagatik.

Azkenik, eskerrik asko benetan , LIMOUSIN KARTOIAK enpresari eta bertako  Iñakiri, keinu hauen guztien bilketa ahalbidetu duzulako eta eskuzabaltasun guztiarekin kaxa mordoa egin dituzulako. 

Lehengai hauek esku batetik bestera pasako dira. Erronka hartu eta  eutsi dugu, bai horixe!!!

Laskorain Ikastolak 25garrenez Merkatu Txikia egin ez duen honetan , elkartasunari keinu egiteko bide berri bat abiatu du. Balorazioa beraz, bikaina, asko jaso dugu eta asko eman. 

Jarrai dezala Ufadak bestela ere!!!!

Zorionak, eskerrik asko, eta urte berri on Laskorain Ikastolatik , guzti-guztioi!!!