Urrelur museora irteera

Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak hautazko ikasgaiarekin lotuta, Urretxuko Urrelur museoa bisitatu zuten hilaren 29an Batx 2.mailako zenbait ikaslek. Lehen hiruhilekoan landutako "Geologia Astea" proiektuaren osagarri modura, hainbat mineralen erabilerak eta bitxikeriak ikasteko aukera izan zuten bertan: zergatik esaten den Alliron futbol munduan, nola dauden mineral luminiszenteak, zer den amiantoa...

Era berean, garai desberdinetako fosilak ikusteko aukera izan zuten.