Erdi Aroan murgilduta

Azken hilabete honetan Erdi Aroan murgilduta ibili gara.

Garai hartako dantza batekin eman genion hasiera gaiari. Horretaz gain, bi zaldun etorri ziren beraien bizimodua azaltzera eta honekin lotuta talde lan kooperatiboetan gazteluak egin genituen plastikako saioetan.

Gainera, Tolosa herriaren historiaren inguruan ere hitz egin ziguten eta hortik abiatuta Tolosako eskuorria idatzi dugu gure Uzturpeko eta Zubimusuko Ikastoletako lagunei bidaltzeko.

Gaiari itxiera emateko, Tolosara irten gara  ikasitakoa gertutik bizitzeko.