Abenduaren 24ean

Datorren astelehenean, hilak 24, urtero egin ohi dugun bezala, abestera aterako gara Tolosako kaleetan zehar.

Garrantzi handikoa deritzogu ohitura hauek indartzea, eta bai ikastolatik eta bai familiatik sustatzen saiatu beharko genuke. Horregatik, ibilbide osoan zehar gurekin abesten ateratzera gonbidatzen zaituztegu.

Irteera, Sakramentinoetatik izango da, Lehen Hezkuntzakoak goizeko 10:00etan eta Haur Hezkuntzakoak 10:30ean eta bukaera berriz, 12:00ak inguruan (LHkoak Artxibo inguruan, eta HHkoak Lopez-Mendizabalen). Guztiak  artzain eta artzain-andrez jantzita joatea komeni da.

Abestera atera baino lehen Sakramentinoetan  entsegu koxkor bat egin ohi dugu, guraso guztiok ere gonbidatuta zaudetelarik. Ea guztion artean, gure kantuekin Tolosako giroa alaitzea lortzen dugun.