Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuan

LH 4ko ikasleak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan izan dira 'Isiltasunaren haitzuloa' izeneko musika-ipuinaz gozatzen.

Orkestrako hainbat musika tresna eta Dantzertiko dantzari eta aktoreen laguntzari esker, kolore eta mugimenduz beteriko ikuskizun eder batean parte hartzeko aukera izan dugu.