Sahararako janari bilketa arrakastatsua

Laskorain Ikastolak bat egin du beste behin "Tolosaldea Sahararekin" elkarteak sustatzen duen ekimenarekin. 

Urtero legez, familiek etxetik ekarri dituzte kanpamenduetan hain preziatuak izango diren lekaleak, hegaluzea eta sardiñak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixaohialak eta eskola materiala.

Aldez aurretik baina, ikasleek sentsibilizazio jarduera izan dute gelan, Sahara herriaren inguruko informazio jaso eta haien egoeraz hausnartzeko.