Inguruko zerbitzuez informatzen

Ingurunea arloan LH 6. mailako ikasleak Etiopiako eta Euskal Herriko bizi-baldintzak ari dira aztertzen. Euskal Herriko bizi-baldintzei buruzko informazioa jaso dute hiru adituren eskutik: Oihana Agirre gurasoa eta erizaina osasun mailan, Patxi Amantegi gurasoa eta udal zinegotzia zerbitzu alorrean eta Beatriz Eceiza LHko ikasketa burua hezkuntza atalean. Ondoren Etiopiari buruzko informazioa bildu beharko dute eta unitatearen bukaeran merkatu txikia antolatuko dute, Etiopiako herri baten alde.