Lehen gizakiaren bizimodua aztertzen

Aste hauetan, Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleek lehen gizakiari buruzko ikuskizuna eskaini diete Haur Hezkuntzako neska-mutilei.

Bertan, lehen gizakiaren bizi ohituren inguruan landu eta ikasi dituzten hainbat gauza erakutsi dizkiete: nola bizi ziren, zer jaten zuten, ze tresna erabiltzen zituzten, nola janzten ziren…

Haur hezkuntzakoak adi adi egon dira nagusien azalpenak entzuten. Erakutsitakoarekin asko gozatzeaz gain, garai bateko gizakiari buruz gauza asko ikasi dituzte. Mila esker!